Apirilaren 2an Elizondoko Lur dantzalekuan eginen den Haur Kantari Jaialdian, Iturengo eskolako beste lagunekin batera, bost herritar izanen ditugu: talde batean, bigarren maila egiten ari diren Naiara Anso Loiarte eta Saioa Mariezkurrena Santestebanek parte hartuko dute; beste taldean, bigarren zikloan dagoen Haizea Artieda Iñiguezek eta hirugarren ziklokoen taldean, Duba Sahadik eta Mikele Etxekolonea Diezek. Seguru ongi pasako dutela.