Batzuek diote lehendik ere somatua zutela zerbait, baina ondorioa orain ikusi da, bildots bat hilik agertu denean. Aurreko euriteen ondorioz, argazkian ageri den soroko poste horretan akats bat egon zen, busti egin zen eta ondoko alanbrea elektrifikatua gelditu zen. Bildotsa horrat hurbildu eta hilik aurkitu zuten jabeek.
Kontua da, arriskutsua dela eta horrek jendearengan kezka sortu duela. Postea bide ondoan dago, ardiak soroan dabiltza eta haurrek ere ukitzeko eskura dute. Lehenbailehen konpontzea litzateke onena.