Doneztebeko Mendi abesbatzaren emanaldia larunbatean

Arkaitz MINDEGIA 2011ko martxoaren 16a

Pedro Bañares

Ibintza Kultur Taldeak antolaturik, larunbat honetan, martxoak 19, Doneztebeko Mendi abesbatzak kantatuko du Iturengo elizan, ilunabarreko mezan, eta ondotik, kon­tzertua eskainiko du. Baina ez da hor akituko kontua. Izan ere, Ibintza Kultur Taldeak hilabetero gisa guzietako ekitaldiak antolatzeko asmoa du, eta oraingoz­ Doneztebeko koralarena hitzartu du. Beste hilabeteei begira burubelarri ari da antolatzen herriko nahiz kanpoko jendearendako egokituriko ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun