Ituren eta Zubietako inauteriak Interes Turistikoko Besta izendatu dituzte

Arkaitz MINDEGIA 2011ko martxoaren 16a

Ospakizun originalak direlako aitortu die izendapena

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Ituren eta Zubietako inauteriak eta Hiru Behien Zerga Nafa­rroako Interes Turistikoko Besta izendatu ditu. Aitorpen horren bidez, originaltasuna, herri tradizioa edo balio soziokulturalak oinarri hartuta turismoa handitzen lagundu dezaketen ospakizunak Nafarroatik kanpo ezagutarazi nahi dira.

Ospakizun originalak direlako eta herrian hagitz errotuta daudelako eman diete izendapena gure inauteriei, aspaldikoak direlako eta balio etnografiko eta soziokulturalak dituztelako. Herritarren parte-har­tzea eta bisitarien kopuru handia dira ospakizun horiek betetzen dituzten bertze bi aldeak.

Lehendik ere, Interes Kulturaleko Ondasun izendatuak zeuden Ituren eta Zubietako inauteriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun