Elizondon eta Beran egin diren edizioen ondotik, ortziral honetan, martxoak 18, eginen da Anasaps Dizdira elkarteak antolatutako III. Olerki Errezitaldia. Ekitaldi irekia da eta Musika Eskolako behekaldean edo zinema deritzon aretoan eginen da, 19:00etatik aitzinera.
Sentsibilizazio eta dibulgazio ekitaldi bat antolatzea da helburu nagusia, baina aldi berean gaixotasun mentala duten pertsonen kolektiboaren integrazioa bilatzea eta elkartea eta delegazioa zonaldean ezagutaraztea ere bai.