21 jaioberrien zuhaitza

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Pablo Elizondo

Ohitura den bezala, urte osoan jaio diren haur bakoitzeko zuhaitz bat landa­tzen dute euren gurasoek. Eta aurten ere halaxe egin da. 2010ean jaiotako 21 haurrei dagozkien zuhaixkak otsailaren 27an landatu zituzten Ameztia mendian, Bordatxuri deitzen den bordaren ondoan. Dena den, azken momentuan eguraldiak okerrera egin zuenez, taldeko argazkia eta gosaria Aranzoko Elkartean egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun