Txiste afaria eginen da Asteburu Kulturaleko larunbatarekin

Zare eder baten zozketako rifak salgai daude

Asteburu Kulturaleko egitaraua prest dute Ulibeltzak Elkarteak, Guraso Elkarteak, Antrotokiko gazteek eta Antzakaitz Kultur Taldeak. Or­tzi­ralarekin hasi, mar­txoak 25, eta igandean, hilak 27, akituko dira ekitaldiak eta nobe­dadeak ere izanen dira tartean, larunbateko txiste afaria edo txikipilota lehiaketa, erra­terako.

Gisa berean, aipatu, zare eder baten zozketako rifak ere salgai daudela. Zarearen zozketa igande eguerdian eginen da.

 

MARTXOAK 25, ORTZIRALA

• 16:30ean haurren jokoak.

• Ondotik txokolatada.

• 22:00etan mus txapelketa Ulibeltzak Elkartean.

 

MARTXOAK 26, LARUNBATA

• 11:00etatik 13:00etara txikipilota lehiaketa frontoian. Parte hartu nahi duenak jantzita joan beharko du, neskak mutilez jantzita eta mutilak neskez.

• 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00­etara haurrendako puz­garriak izanen dira. Tartean berendua ere eginen da.

• 14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean.

• Ondotik, zerrikume harrapaketa.

• 19:00etan bizipoteoa.

• 21:30ean txiste afaria Guillermo Segurola txiste kontatzaile az­peitiarrarekin. Honekin batera, akordeoilaria ere izanen da giroa gehiago alaitzeko.

 

MARTXOAK 27, IGANDEA

• 10:00etatik 13:30era Sunbillako IV. Gazta Lehiaketa eta artisau feria.

• 11:00etan herriko trikitilarien saioa.

• 14:00etan bazkaria Ulibeltzak Elkartean.

• 18:00etan herriko neska-mutikoen dantza saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun