Ortzegun gizenarekin eman zitzaien hasiera inauteriei. Eguraldia lagun, eskolako ikasleek hainbat antzerki eta dantza eskaini zituzten karrikaz karrika. Ondotik frontoian berendua izan zen trikitilariek alaituta. Igandean, kinto bazkariek eman zioten segida inauteriei. Jende aunitz bildu zen herrira, bai bertakoak eta baita kanpokoan bizi direnak ere. Astelehenean baserriz baserri ibili ziren gazteak. Goizean goiz La Basque ostatuan egin zuten gosaria. Ondotik taldea bi zatitan banatu zen: batzuk goiko auzoetara eta bertzeak behekoetara trikitilarien laguntzaz. Arratsean Elutsan pintxoak izan zituzten afaltzeko. Asteartean, inauteriei bukaera emateko, karrozak eta mozorroak. Denetara 8 karroza: piratak, petroleroak, tiro saloia, txiringitoa, pintxoena... Bertze gisako mozorroak ere ikusi ahal izan ziren: pailazoak, amona xaharrak…