˝Urteberri on, Amona!˝ filma grabatuko dute hurrengo egunetan

Irune eta Itsaso 2011ko martxoaren 16a

Herri ttiki baten bila etorri dira

Telmo Esnalek zuzendutako filma da. Filmaren zati bat Donostian grabatu dute, baina herri ttikietako eszenak Etxalar eta Deban eginen dituzte. Filmak alzheimerraren inguruan gertatzen dena isla­tzen du, gaixoaren zain­tza eta eguneroko bizi­tza, eta Gabonetan girotutako istorioa izanen da. Irusoinek, filmaren ekoiztetxeak, «komedia beltza» dela azaldu du, «umorez kontatutako istorio gogorra». Euskarazko filma izanen da, Benidormen grabatutako hainbat zati izan ezik. Orain­goan ere aktore ezagunak ikusteko aukera izanen dugu herrian, bertzeak bertze, Josean Bengoetxea, Kon­txu Odriozola, Pe­dro Otaegi, Montse­rrak Carulla (amonaren papera interpretatzen duen aktore katalana) eta Nagore Aranburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun