Elgorriaga-Arantza-Elgorriaga ibilbidea eginen du larunbatean Leitzako Mendibil BTT taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Larunbat honetan ere inguru ederretan barna Artxiboko argazkia

Ondotik, balnearioan putzuan sartu eta bazkaltzeko aukera ematen du

Aurrera Kultur Elkarteak eta Mendibil BTT Taldeak antolatutako martxoko mendi bizikleta irteera martxoaren 19an, larunbatean eginen da. Elgorriaga-Arantza-Elgorriaga ibilbidea eginen dute.

Larunbat goizeko 08:15ean geldituko dira Leitzako estazioan, Elgorriagara joateko kotxeak antolatzeko. Beste ateraldietan bezala, kaskoa eta errepuestoko kamara eramatea beharrezkoa izanen da. 37,73 kilometro inguru izanen ditu zailtasun ertaineko ateraldiak eta 4 ordu inguruan egiteko modua izanen da. Hasieran, igoera gogorra izanen dute, 4 kilometro ingurukoa. Gero, behin altura hartu eta nahiko zelaia da ibilbidea eta jeitsiera luze batekin Arantzara ailegatuko dira.
 Gero, Igantziko Bentara, Berrizaunera jautsiko dira errepidez, Donezteberaino trenbidez joateko eta gero, berriz ere errepidez Elgorriagaraino.

Gainera, partehartzaileek aukera izanen dute Elgorriagako balnearioan putzuan sartu eta bazkaltzeko, 35 euroren truke. Horretarako egun batzuk lehenago korreoz abisatu beharko da, mendibilbtt@hotmail.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun