Bertako Haziaren Jaia ospatuko da Zubietan martxoaren 19an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Bertako Haziaren Jaia iragartzeko erabili den kartelaren irudia.

Larunbatean egun osoko ekitaldiak Enekora taldeak eskainiko duen kontzertuarekin borobilduko dira

Bertako Haziaren Jaia ospatuko da martxoaren 19an Zubietan eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Goizez, barietate lokalak mantentzearen garrantziaz solasaldia eskainiko du Nafarroako Hazia Sareko Ester Monterok. Segidan, Nekazaritza Ekologikoa eta Biodinamikoari buruzko solasaldia eskainiko du Kristiñek. Eguerdian, bazkari konszientea izanen da, teorika eta praktika uztartuz. Arratsaldez, hazi trukaketa eta talo jatea izanen da eta afalostean, musika afrikarra egiten duen Enekora taldeak kontzertua eskainiko du, Errandonea ostatuaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun