Suhiltzaile boluntarioen sarea mantentzeko ituna berritu du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 15a

Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta hitzarmena sinatu duten sei herrietako alkateak. Nafarroako Gobernua

Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako alkateek ere sinatu dute hitzarmena

Suhiltzaile boluntarioen sarea sustenga­tzeko hitzarmena berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko udalek. Mar­txoaren 3an egin zuten Nafarroako Jauregian, Iruñean, akordioa berri­tzeko sinadura. Abudo, Izabako Udalarekin ere be­rrituko du Gobernuak hi­tzarmena.

Nafarroako Larrialdi Agentziarekin batera lan egiten duten 145 suhiltzaile boluntarioek osatzen dute sarea eta sua itzaltzen, errepideak garbitzen, zuhaitzak kentzen, galdutako per­tsonak bilatzen, erreskateetan, anbulantzia trasladoetan edo parkeetako mantenu lanetan aritzen dira.

Javier Caballero, Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilariak eta David Sainz Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendariak sinatu zituzten sei hitzarmenak Nafarroako Jauregian, herri bakoitzeko alkateekin batera: Agoizko Francisco Jose Enguita, Berako Josu Ira­tzoki, Goizuetako Miel Joxe Lekuona, Lei­tzako Xabier Zabalo, Lesakako Juan Fermin Mitxelena eta Lu­zaideko Fernando Alzon.

Javier Caballerok aipatu zuenez, boluntario taldeek profesionaltasun handiz lan egiten dute eta suhiltzaile profesionalak hain erraz ailegatzen ez diren lekuetan nahitaezkoak dira.

 

DATUA

4 UDAL dira hitzarmena berritu diren eskualdeko ordezkaritzak: Bera, Goizueta, Leitza eta Lesaka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun