Peio Irigoien lesakarrak gidatzen du Nafarroako Txirrindularitza Federazioa

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 10a

Peio Irigoienek Nafarroako Txirrindularitza Federazioko presidentetzarako hauteskundetara aurkezteko asmoa du. Utzitako argazkia

Presidenterako hauteskundeak egin bitartean, bera da kudeaketa batzordeko buru

Peio Irigoien Mikelarena lesakarra da Nafarroako Txirrindularitza Federazioa kudeatzen duen batzordeko buru, urte hasieran Joseba Santesteban presidente zenak eta lehengo zuzendaritza batzorde osoak kargua utzi zuenetik.

Peio Irigoien Mikelarena lesakarra da Nafarroako Txirrindularitza Federazioa kudeatzen duen batzordeko buru, urte hasieran Joseba Santesteban presidente zenak eta lehengo zuzendaritza batzorde osoak kargua utzi zuenetik.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioako presidentziarako hauteskundeak maiatzean eginen dira seguruenik, eta kargu horretarako aurkeztea omen da Irigoienen asmoa. Oraingoz, Federazioaren egoera ekonomikoa eta funtzionamendua aztertzen ari da batzordea eta martxoaren 25ean eginen den ez ohiko batzarraren ondotik, hauteskunde prozesua abiatzekotan da.

Peio Irigoien UCIko (Nazioarteko Txirrindularitza Elkartea) epailea da eta Nafarroako Federazioko presidente izatera ailegatuko balitz, gaur egungo kudeaketa batzordea daraman taldearekin (Pedro Sagardoy, Angel Elustondo, José Barruso, Juan Carlos Garde, Alfredo Perez eta Ander Villanueva) lan egin nahi luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun