Lourdes Arrechea jatorri baztandarreko margolaria da Mexikoko Euskal Etxeko presidente berria

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 10a

Lourdes Arrecheak Miguel Larreguiren eskutik hartu zuen aginte-makila. www.euskalkultura.com

Miguel Larregui, hau ere arbaso baztandarrak dituena, ordezkatuko du

Mexikon, familia baztandar baten baitan jaioa, Lourdes Arrechea hautatu dute otsailaren 26an Mexiko Hirian bertako Euskal Etxeko lehendakari, bera bezala jatorri baztandarrekoa den Miguel Larreguiren lekua hartuz.

Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusia urtarrilaren 29erako deitu zen lehenbizikoz, nahiz eta orduan ez zen posible izan buruzagitzarako zerrenda oso bat gauzatzea eta, beraz, bigarren bilkura baterako deia egin zen tartean zerrenda bat osatu ahal izanen zelakoan. Ttikitatik Euskal Etxeko kide den Lourdes Arrecheak, artista eta margolari gisa ezaguna den emakumeak izendapena eta ondoren hautapena onartu zituen eta Euskal Etxeko arduradun nagusia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun