600 kiloko finalean izanen da Amaiurko Sokatira Taldea martxoaren 12an Gernikan

Ttipi-Ttapa 2011ko martxoaren 9a

Amaiurrek zail izanen du 600 kiloko txapela eskuratzea. Artxiboko argazkia

Halere, Abadiño eta Sokarri bizkaitarrak izanen dira faborito nagusiak

Ez zen ezusterik izan 600 kilokoan jokatzen ari diren lehen faseko azkeneko jardunaldian martxoaren 5ean Elizondon, eta lehen saioan izan ziren sei onenek lortu zuten bigarrenean ere sei onenen artean egotea, eta horiek jokatuko dute finala. Abadiño, Amaiur, Sokarri, Ñapurrak, Ibarra eta Baiona-Indarka izan dira martxoaren 12ko Gernikako finala jokatzeko sailkatu diren sei taldeak.

Ez zen ezusterik izan 600 kilokoan jokatzen ari diren lehen faseko azkeneko jardunaldian martxoaren 5ean Elizondon, eta lehen saioan izan ziren sei onenek lortu zuten bigarrenean ere sei onenen artean egotea, eta horiek jokatuko dute finala. Abadiño, Amaiur, Sokarri, Ñapurrak, Ibarra eta Baiona-Indarka izan dira martxoaren 12ko Gernikako finala jokatzeko sailkatu diren sei taldeak.

Azkeneko jardunaldian ere bi multzotan banatuta aritu ziren, eta ondoren postuen arabera lehiatu ziren taldeak. Lehenengoan, Abadiño, Sokarri, Ibarra eta 6 Conceyos sailkatu ziren. Bigarrenean, berriz, Amaiur, Ñapurrak, Baiona-Indarka eta Basaburua-Imotz.

Gero, postuen arabera sailkapena zehazteko lehiatu ziren taldeak. Lehen posturako Abadiño eta Amaiur neurtu ziren, eta bizkaitarrak gailendu ziren. Hirugarrengoa erabakitzeko Sokarri eta Ñapurrak aritu ziren nor baino nor, eta bizkaitarrak mendean hartu zituzten lapurtarrak. Bosgarren postua erabakitzeko, berriz, Ibarra eta Baiona-Indarka lehiatu ziren, eta hau gipuzkoarrek irabazi zuten. Azken postua erabakitzeko 6 Conceyos eta Basaburua-Imotz neurtu ziren, eta azken hauek irabazi zuten. Txapela bizkaitarren artean izanen dela espero da, nahiz eta Ibarra ere denboraldi ederra egiten ari den. Amaiurtarrak ere saiatuko dira, baina ezin da ukatu zaila izanen dutela.

Emakumezkoetan, berriz, ezustea izan zen 500 kilokoan. Ligaxkako lehen saioa jokatu zuten, eta Badaiotz zen irabazteko faborito nagusia, orain arte jaun eta jabe agertu baita, baina pisu honetan Sakanak sekulako tiraldiak egin zituen, eta beraiek irabazi zuten saioa. Bigarren geratu zen Badaiotz, eta pisu honetan geratzen diren bi jardunaldietan lehia handia izan dezakete bi talde hauek. Ibarrak, berriz, zaila izango du azkeneko postutik ihes egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun