Berria pilota txapelketako final laurdenetan nagusitu da Erreka

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 9a

Aurrera Saiaz taldeari irabazi zion Tolosako Beotibarren

Doneztebeko Erreka taldea Berria txapelketako finalerdietan izanen da, martxoaren 4ean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako final laurdenetako kanporaketan Aurrera Saiaz taldeari hiru partidetatik bi irabazi ondotik.

Ez ziren ongi hasi Errekakoak, kadete mailan, Aurrera Saiazeko Mugika eta Iruretagoienak 22 eta 8 irabazi baitzieten Errekako Elizalde eta Aldaberi.

Jubeniletan, aldiz, Errekako Maia eta Lasak 22 eta 10 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Labaka eta Elustondori.

Senior mailako partida erabakigarrian, Errekako Esain eta Gorritik 22 eta 11 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Unai Ontsalo aresoarrari eta Zubiriri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun