Ezin erran inauterietako asteburu hau ona izan denik kirol arloan. Berez, jardunaldia murritz gelditua zen, Nafarroako ligetan ez baitzen eskubaloi partidarik jokatu eta futbolean ere, Gipuzkoan atseden hartzeko aproebtxatu baitute zenbait kategoriatan. Futbolean, Leitzako Aurrerak bakarrik lortu du garaipena Nafarroako Preferenten. Erregionaleko lehen mailan galdu egin dute Baztanek eta Doneztebek, baina baztandarrek lidergoari eusten diote. Beti Gazteko talde nagusiak atsedena zuen eta Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean Gure Txokoak eta kopan Beti Gaztek galdu egin dute.
Eskubaloian, BKTko emakumeek jokatu dute partida bakarra eta hura galdu eta errugbian, berdinketarekin akitu du denboraldia BRTk. Hauek izan dira emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera KE 1 (Daniel) – CD Infanzones 0
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Beti Gazte atsedena.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Anaitasuna B 3 - Gure Txokoa 1
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Asoleus B 2 - Beti Gazte B 1 (Pablo Taberna)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
UCD Burlades 3 - Doneztebe FT 0
JD San Jorge 4 – Baztan 0
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 5 (Arkaitz Retegi, Fernando Etxegarai, Jon Etxebeste, Unai Gurrutxagak 2) – Sporting de Herrera 3
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aurrera 1 - Doneztebe 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Orioko 4 - Beti Gazte 2 (Unai Zamorano eta ibon Txoperena)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
CD Izarra A 2 – Doneztebe 4 (Ander Andueza, Jon Jaen, Cristofer Alvarez eta Markos Azkarate)
Nafarroako infantilen lehen mailan
Baztan – CD Ademar
Doneztebe 4 (Markos Azkaratek 2, Diego Armando Rojas eta Julen Retegi) - Beti Gazte 1 (Andoni Arriola)
Nafarroako infantilen bigarren mailan
UCD Txantrea 14 – Doneztebe 0 Nafarroako
Emakumezkoen Liga
Doneztebe atsedena.
Nafarroako neska kadeteak futbol-7
Beti Gazte A 1 (Nahia Gartzia) – AD San Juan 13
CD Kirol Sport B 4 - Beti Gazte B 0
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 0 – Allerru Jaizkibel 3
Gipuzkoako 3. Mailan
Hirukide Denak Kopibat 1 - Umore Ona 5
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
Baztango KT 28 – CB Salud Tenerife 30
ERRUGBIA
Lehen maila nazionalean
Baztan Rugby Taldea 22 – Gaztedi RT 22