Martxoaren 1az geroztik, zabalik dago eskualdeko haur eskoletan autrrematrikula egiteko epea. Hilaren 17ra bitarte izanen da horretarako aukera eta herri bakoitzeko interesatuek haur eskolara jo beharko dute.
Berako Mukixu Udal Haur Eskolari buruz informazio gehiago nahi duenak 948 631656 edo berakottikiak@begira.com-era jo dezake. Aitzineko ikasturtean Berako eta Bortzirietako 51 haur eduki zituzten. 2003tik dago irekita.
Doneztebeko Askin Udal Haur Eskolan interesatua dagoenak, 948 451868 telefonora dei dezake.Joan den denboraldian, Doneztebe, Sunbilla, Donamaria, Legasa, Zubieta eta Iturengo 44 haur eduki zituzten. 2009an ireki zuten.
Baztango Haur Eskolako telefonoa 948 580965 da.Joan den ikasrturtean, Baztan, Urdazubi, Sunbilla eta Iturengo 72 haur izan zituzten. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du haur eskolak Baztanen.
Leitzako Haur Eskolako telefonoa, berriz, 948 510961 da. Leitza eta Aresoko 29 haur eduki zituzten joan den denboraldian. 1988tik dago zabalik.