Doneztebeko inauteriak martxoaren 3an, ortzegun arratseko 20:00etan eginen den Triki-poteoarekin abiatuko dira. Gero, 21:00etan afaria izanen dute gazteek Arantzoko elkartean.
Dena dela, ortziralean eta larunbatean izanen dira egun osoko ospakizunak.
Ortziralean gazteen eskea
Martxoaren 4ean, ortziral goizeko 09:30ean baserrietan eskea eginen dute. Gero, 14:00 aldera, Arantzoko elkartean bazkaltzera bilduko dira. Bazkalondoan, 17:30ak aldira berriz ere baserrietan eskea eginen dute eta 21:00 kuadrilen afaria.
Larunbat arratsaldean karrozen desfilea
Martxoaren 5ean, larunbatean izanen da Doneztebeko inauterien hondar eguna. 12:00etan bazkaria izanen dute Jubilatuen ostatuan. 16:30ean Karrozen desfilea aterako da Aparanetik. 21:00etan koadrilen afariak eginen dira eta gerokoak, ez dira egitarauan azaltzen.