Onsalo eta Arraztoa nagusi Malerrekako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2011ko martxoaren 7a

Erreka Elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketak eman du aurtengoa. Finalak  joan den larunbatean, martxoak 5, jokatu ziren Doneztebeko frontoian. Goiz eta arra­tsaldez, zazpi kategoria­tan aritu ziren lehian pilotariak.

Erreka Elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalak  joan den larunbatean, martxoak 5, jokatu ziren Doneztebeko frontoian. Goiz eta arra­tsaldez, zazpi kategoria­tan aritu ziren lehian pilotariak.
Benjaminen mailan, Oberenako Oskozek eta Cuairanek 18-15 irabazi zieten Ilunpeko Alberdi eta Galarragari.
Alebinetan, Ilunpeko Egiguren eta Alberdi nagusitu ziren, 18-7 irabazi baietzieten Erre­kako Zubizarreta eta Salabe­rriari.
Infantiletan, Donibaneko Laso eta Arandiak irabazi zuten, taldekide dituzten Bakaikoa eta Medina 12 tantorekin utzi zituzten.
Kadeteen kategorian, Zugarraldekoak nagusitu ziren: Larunbek eta Sarasak 18-15 irabazi zieten Oiarpeko Ugalde eta Imazi.
Jubeniletan Añorgako Barandiaran eta Sanchezek irabazi zuten, 22-20ko markagailuarekin Errekako Maia eta Amurrioko Legarretari nagusitu zitzaizkien.
22 urtez azpikoen mailan tanto bakarragatik, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegik irabazi zuten; 22-21eko emaitzarekin, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin hartu zituzten mendean.
Maila nagusian edo senior elite mailan, azkenik, Aurrera Saiaz taldean ari den Unai Onsalo aresoarra eta Txarutako Xabi Arraztoa iruritarrak eskuratu zuten txapela. 22-16 irabazi zieten Esain profesional ohiari (Buruz Gain taldean ari da) eta Erreka elkartean ari den Joseba Madariaga aranz­tarrari.

Gehienak ere partida berdinduak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun