Erreka elkarteak antolatzen duen Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketako finalak martxoaren 5ean jokatuko dira, larunbat goiz eta arratsaldez Doneztebeko udal pilotalekuan.
Goizeko 10:30ean hasita, benjamin, alebin eta infantil mailako partidak jokatuko dira.
Benjaminetan, Ilunpeko Alberdi eta Galarraga, Oberenako Ozkoz eta Cuairanen aurka ariko dira.
Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Ilunpeko Alberdi eta Egigurenen kontra ariko dira.
Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medina, taldekide dituzten Laso eta Arandiaren kontra.
Arratsaldeko 16:30ean hasita, berriz, kadete, jubenil, sub-22 eta elite mailako finalak jokatuko dira.
Kadeteetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Oiarpeko Ugalde eta Imazen aurka.
Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa, Añorgako Barandiaran eta Sanchezen aurka aritzekoak ziren, baina azken orduko aldaketa bat bada eta Lasaren ordez, Amurrioko Legarretak jokatuko du gibeleko koadroetan, Mikel Maia lesakarrari lagun egiten.
Sub 22 mailan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegiren kontra ariko dira.
Elite kategorian, maila nagusian, Iñaki Esain eta Joseba Madariaga, Unai Onsalo eta Xabi Arraztoaren kontra ariko dira.
Errekako buruz buruko finalak
Bertze aldetik, Errekako pilotarien artean jokatzen den buruz buruko bederatzigarren txapelketako finalak jokatu ziren otsailaren 26an.
Benjamin E kategorian, Gelbentzuk 18 eta 13 irabazi zion Arregiri.
Benjamin D kategorian, Aldabek 18 eta 14 irabazi zion Porturi.
Benjamin C kategorian, Telletxeak 18 eta 11 irabazi zion Oiartzabal-i.
Benjamin B kategoriako final estuan, Saldiasek 18 eta 17 irabazi zion Mitxeori.
Benjamin A kategorian, Agirrek 18 eta 7 irabazi zion Zestauri.
Bigarren mailako alebinetan ere final estua izan zen eta Zelaietak 18 eta 17 irabazi zion Erasun-i.
Bigarren mailako infantiletan, Saldiasek 18 eta 7 irabazi zion Arrietari.
Infantiletan, Fagoagak 18 eta 14 irabazi zion Salaberriari.
Bigarren mailako kadetetan Saldiasek 22 eta 12 irabazi zion Etxekoloneari eta kadetetan, Elizaldek 22 eta 13 irabazi zion Telletxeari.