Inauteriei adio erran eta Garizuman sartu gara

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 9a

Azkeneko mozorroak eta karrozak ikusi ziren asteartean Etxalarren. Totu Iturzaeta

Inauteri-Asteartean ospakizunak izan ziren hainbat herritan

Gurean ez dugu sardinzahaharra lurpean estaltzeko ohiturarik, baina modu batean edo bertzean, gurean ere bukatu dira inauteriak.

Asteartekoa egun handia izan zen oraindik herri aunitzetan: Etxalarren, Arizkunen, Erratzun, Goizuetan, Urdazubin… Bakoitza bere ohitura eta ospakizunekin.

Gurean ez dugu sardinzahaharra lurpean estaltzeko ohiturarik, baina modu batean edo bertzean, gurean ere bukatu dira inauteriak.

Asteartekoa egun handia izan zen oraindik herri aunitzetan: Etxalarren, Arizkunen, Erratzun, Goizuetan, Urdazubin… Bakoitza bere ohitura eta ospakizunekin.

Etxalarren ohiko karrozak ikusi ziren plaza inguruetan, tartean Zahar Etxeko xaharrak bere erizainekin, sagardoa txotxetik eskaintzen zuen txiringitoa, piraten bi itsasontzi, Perla Beltza eta eskolako guraso eta haurrak piraten itsasontzia, Exalarko Petrolium Company…

Erratzun, Damak atera ziren, beraien jantzi zuri-zuriekin, danborra astinduz.

Arizkunen, eguerdian Sagardantza dantzatu ondotik, Hartza jautsi zen menditik eta mundu guzia zirikatu zuen bere zakarkeriekin.

Goizuetan ere hondar eguna izan zuten. Mozorroek gosaldu ondotik herrian barna egin zuten eskea eta arratsaldean Zahagi dantza egin zen.

Urdazubin ere, hiru eguneko inauterietako azken egunean, eskean ibili ziren gazteak, neskak baserritarrez jauntzita, eta mutilak galtza zuriekin, zinta gorri eta berde eta kaskabelekin.

Elizondon ere, ortziral eta larunbatera aitzindu dira azken urteetan inauteriak, baina bizilagun batzuk astelehen eta asteartera bueltatzea eskatuz, karrozak atera zituzten asteartean.

Honenbertzez, urtarrilean abiatu ziren inauteriei adio erran eta Garizuman sartu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun