Torturaren aurkako mezua zabalduko da martxoaren 3an Nafarroako Parlamentuan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 3a

Martxoaren 2an aurkeztu zen torturaren aurkako ekimena Iruñean eta bertan izan ziren Aitor Etxarri eta Patxiku Irisarri ere. Utzitako argazkia

Gernikako Akordioaren sinatzaileen ekimenez, NaBaik ikerketa batzordea eta legea aldatzeko eskatuko du

Udaletatik Nafarroako Parlamentura hedatuko da torturaren aurkako ekimena Nafarroan. Gernikako Akordioaren sinatzaileen ekimenez, martxoaren 3an NaBaik azken hilabeteetan Nafarroan izandako polizia operazioetan izan diren tortura salaketak ikertzeko batzordea eratzea eskatuko du.

Udaletatik Nafarroako Parlamentura hedatuko da torturaren aurkako ekimena Nafarroan. Gernikako Akordioaren sinatzaileen ekimenez, martxoaren 3an NaBaik azken hilabeteetan Nafarroan izandako polizia operazioetan izan diren tortura salaketak ikertzeko batzordea eratzea eskatuko du.

Era berean, giza eskubideen defentsan aritzen diren erakundeek tortura saihesteko ematen dituzten gomendioak bilduko dituen legez bertzeko proposamena ere aurkeztuko du. Ezberdintasunen gainetik konpromisoak hartzea nahi dute. 

Era berean, azken egunetan Nafarroako hainbat udaletako osoko bilkuretan torturaren aurkako mozioak onartu dituzte, hala nola Zizur Nagusian, Berriozarren, Uharten, Altsasun, Lakuntzan, Arbizun, Uharte Arakilen, Beran, Etxalarren, Leitzan, Sunbillan... eta datozen asteetan herri gehiagotan eztabaidatu eta onartuko dira.

Ekimenok Aralarrek, EAk, ezker abertzaleak, LABek, EILASek, EHNEk, ESK-k eta Hiruk babestu dituzte, bertzeak bertze.

Torturaren aurkako ekimen honen aurkezpena martxoaren 2an egin zen Iruñean eta bertan izan ziren Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea eta Aitor Etxarri, EAko zinegotzia Leitzan eta NABAIko parlamentaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun