Urtero bezala, Astearte Gizenaren aitzineko asteburuan inauteriak ospatuko dira Saran.
Lehendabiziko, Sarako Ondarea elkarteak hitzaldi bat antolatu du ortziral honetarako, martxoak 4. 20:30ean eginen da Lurberri gelan. Claude Labat ikerlariak gai aunitz ukanen ditu aipagai, hala nola, sorginak eta gizartea, mitologia, inauteriak Euskal Herrian...
Biharramunean, Etxola Gaztetxeko kideek Sarako auzoak zeharkatuko dituzte maskaturik bazterrak alaitu nahian. Uhartea, Elordia, Uharte Etxeberria, Zubieta, Mendiondoa, Andoitzea, Burkia, Errekaldea, Zelaieta, Fagoaga familia, Arantxipia, Muttilainea, Moxoin zaharrea, Lartzabalea, eta Ibartsoa etxeak bisitatuko dituzte eta plazaratzean, animazioak segituko du.
Bukatzeko, igande goizean, 11:00etan, haur eta gazteen desfilea izanen da. Ongi dantzatu eta kantatu ostean, zanpantzarri auzia eginen zaio eta erreko da.
Ondotik, Olhain ikastolako burasoek bazkaria eskainiko dute. Aurten beste urteetan ez bezala , plazan emanen da.