Azkenean larunbat honetan jokatuko dira Malerrekako binakako finalak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Zazpi kategoriatan jokatuko dira partidak

Hasiera batean otsai­laren 26rako iragarriak bazeuden ere, asteburu horretan Euskal Liga­ko partidak zirela-eta, azkenean astebete gibeleratu egin behar izan ditu Erre­ka Kirol Elkarteak Male­rrekako eskuz binakako IX. pilota txapelketaren finalak. Hala, larunbat honetan, mar­txoak 5, jokatuko dira Doneztebeko udal pilotalekuan.

Zazpi kategoriatan jokatuko dira finalak. Goizez 10:30etik ai­tzinera benjaminak, alebinak eta infantilak ariko dira, eta arratsaldean, 16:30ean hasita, kadeteak, jubenilak, 22 urtez azpikoak eta elite mailako seniorrak. Kate­goriaz kategoria, hauek izanen dira pilotariak.

Benjaminetan, Ilunpeko Alberdi eta Gala­rra­gak, Obereneko Os­koz eta Cuairanen aurka jokatuko dute.

Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Ilunpeko Alberdi eta Egigurenen kontra ariko dira.

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medinak, taldekide di­tuz­ten Laso eta Arandia­ izanen dituzte arerio.

Kadeteetan, Zuga­rraldeko Larunbe eta Sarasak, Oiarpeko Ugalde eta Imazen kontra jokatuko dute.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa, Añor­ga­ko Barandiaran eta Sanchesen aurka ariko dira.

22 urtez beheitikoetan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukinek, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegi izanen dituzte kontrario.

Maila nagusian, azkenik, Iñaki Esain profesional izandakoak eta Joseba Madariaga aranztarrak osatuko dute bikotea, eta Unai Onsalo aresoarraren eta Xabi Arraztoa iruritarraren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun