Asteburu kultural arrakastatsua

Joanes GARCIA 2011ko martxoaren 2a

Joanes Garcia

Otsailaren 18tik 20ra iragan zen asteburu kulturalak jende frango bildu zuen. Or­tziral gauean 50 pertsonatik gora elkartu ziren Lurberri gelan Eleka konpaniaren Hau dela hori dela antzerkiaren ikusteko. Bertan bildu ziren haur izan helduek arras ongi pasatu zuten. Biharramunean, Usopop elkarteak antolatutako Kontrapasa musika gaualdia iragan zen. 200 pertsona baino gehiagok gaualdi honentzat apainketa berezi bat jantzi zuten eta Lurberri gelan zita eman zuten. Taldeek entzulegoa asetu zuten goi mailako zuzenekoak eskainiz. Antolatzaileek baieztatu digute agorrilerako bertze edizio baten antolakuntzan ari direla. Igandearekin, 150 antzerkizalek Olhain ikastolako burasoek eta Usopop elkarteak antolatutako Errautsak maisulanaz gozatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun