‘Goazen’: dantza eta bidaia

Franck DOLOSOR 2011ko martxoaren 2a

Franck Dolosor

Euskal dantzak oina­rri harturik Goazen sorkuntza paregabea apailatu dute Lapurdi­ko dan­tzari batzuek Pascale Lazkano koreografoarekin. Oren bat eta erdiko age­rral­­dian bidaiatzea proposatzen diote publikoari: Kortsikan, Europa ekialdean, Hego Amerikan, New Yorken... Iaz bezala, aurten ere zonbait emanaldi eskainiko di­tuz­te, hala nola, martxoaren 4an eta 6an Donibane Lohizunen eta Bastidan. Senpe­ren ere bi emanaldi pentsatuak dira Herri Urrats egunean eta herriko besten kari ekainaren 28an. Aipagarria da Zarena Zarelako konpainian­ dohain ederreko hiru senpertar badirela: Amets eta Nahia lahet Juzan ahizpak eta Nadeia Zamora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun