Otsailaren 19tik 27rat Laborantza saloina ospatu zen Parisen eta usaian bezala, zonbait herritar haraino joan ziren euskal ekoizleak eta mundu osoko lanak ezagutzeko xedearekin. Erakusketez gain, lehiaketak ere egiten dira eta aurten epaileen artean Xabi Camino amoztarra zegoen. Ez dakigu Xabiri esker izan denez baina 30 urte betetzen dituen Heletako Agour gasnategiak 4 medaila irabazi ditu. 16 urtez 25 domina eskuratu ditu.