Kirol kontuak

Joanes GARCIA 2011ko martxoaren 2a

Pasaka: Patrick Saski Etchegaray eta Matiau Berruetek Zaharrer Segi baigorriar taldearen kontra 13-7 galdu zuten Ezpeletan jolastu zen finalean. Xapelketako faboritoen kontra hortzak erakutsi zituzten luzaz partida parekatua egin baitzuten, baina az­ken asperenean amore eman behar izan zuten. Hala ere, txalotzeko sasoi bat egin dute bi saratarrek.

Errugbian: Sarako Izarrak mementu goxoa segitu nahi du. Ziburun 17-8 irabazi zuten.

Eskubaloian: senior maila Atarratzeren kontra puntu batez galtzaile izan dira, 25-24. Hobekuntzak ikusten dira urtxintxen jokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun