Dena prest dago asteburuan ospatuko diren inauterietarako

Joanes GARCIA 2011ko martxoaren 2a

Ortziralean, hitzaldia izanen da Lurberri gelan

Urtero bezala, as­tear­te gizenaren aitzineko asteburuan inauteriak ospatuko dira he­rrian.

Lehendabiziko, Sarako Ondarea elkarteak hi­tzaldi bat antolatu du or­tziral honetarako, mar­txoak 4. 20:30ean eginen da Lurberri gelan. Claude Labat ikerlariak gai aunitz ukanen ditu aipagai, hala nola, sorginak eta gizartea, mitologia, inauteriak Euskal Herrian...

Biharramunean, Etxol­­a Gaztetxeko kideek Sarako auzoak zeharkatuko dituzte maskaturik bazterrak alaitu nahian. Uhartea, Elordia, Uharte Etxeberria, Zubieta, Mendiondoa, Andoitzea, Burkia, Erre­kaldea, Zelaieta, Fagoaga familia, Arantxipia, Mu­ttilainea, Moxoin zaha­rrea, Lartzabalea, eta Ibartsoa etxeak bisitatuko dituzte eta pla­zara­tzean, animazioak segituko du.

Bukatzeko, igande goizean, 11:00etan, haur eta gazteen desfilea izanen da. Ongi dantzatu eta kantatu ostean, zanpantzarri auzia eginen zaio eta erre­ko da.

Ondotik, Olhain ikastolako burasoek bazkaria eskainiko dute. Aurten beste urteetan ez bezala , plazan emanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun