Zugarramurdin beheiti egin du biztanleriak eta Urdazubin mantendu egin da

Margari eta Koro 2011ko martxoaren 2a

361 lagun bizi dira Urdazubin eta 212 Zugarramurdin

Nafarroako Gobernuak urtero jakitera ematen ditu herrietako biztanleen kopuruak. Eman duen azkenekoa 2010ekoa da, eta gure bi herrietako kopuruak hauek dira: Urdazubin 361 biztanle zenbatu dira eta Zugarramurdin 212 biztanle.

Duela bortz urteko kopurua kontuan harturik, Zugarramurdi ttiki­tzen gan dela ikusten da, 2006.urtean 223 biztanle baitzituen. Urdazubi, berriz, mantendu egin da, 2006.urtean 359 biztanle baitzituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun