Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko haur kantu xapelketa igandean hasiko da

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

2009tik ari dira Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan kantu xapelketa egiten. Utzitako argazkia

Kantuzale eta Euskal Irratiak elkarteek antolatu dute

Kantuzale Elkartearen eta Euskal Irratiak elkartearen ekimenez, igan­de honetan, mar­txoak 6, abiatuko da Lapurdi, Baxe Nafa­rroa eta Xiberoko Haur Kantu Xapelketa. 6 eta 15 urte arteko neska-mutikoek har dezakete parte, bakarka, binaka edo taldean, eta musika tresne­kin edo gabe. Kantu ezaguna edo sorkun­tza kanta daiteke, baina euskal abestia. Finalerdiak herrialdeka antolatu dituzte. Lapurdikoa igandean eginen da Uztaritzen; Baxe Nafarroako mar­txoaren 13an Izpuran eta Xiberokoa apirilaren 10ean Maulen. Final haundia Lapurdin eginen da, Hazparnen ekainaren 11n. Lapurdi eta Baxe Nafarroako kasuetan, izena emateko epea bukatua dago baina Xiberu­koan oraindik eman daiteke izena, apirilaren 1a aitzin Xiberoko Botzarat deituz (05 59 28 29 87). Maila bakoi­tzeko bi lehenak izanen dira sarituak, orotarat, beraz, sei sari (bakarka, binaka eta taldean). Bertze­la­koak­ ere badira: ahots hu­tsezko saria, sor­kun­tza saria, publikoarena, eta interpretazio, orginialtasun eta musi­ka antolaketa onenaren sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun