Malerrekako Korrika Batzordea ere hasia da lanean

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Ma­lerrekara ere apirilaren 11n, astelehenarekin, ailegatuko da Trebiñu eta Donostia lotuko dituen Ko­rri­ka­ren 17. edizioa, Maita­tu, ikasi, ari... euskalakari! lelopean. Hori dela eta, Korrikak eginen duen ibilbidea behar bezala presta­tzeko Korrika Batzordea sortu dute Malerrekan, eta bilera ba­tzuk eginak ere baditu dagoeneko. Otsailaren 15ean elkartu ziren lehendabiziko aldiz Doneztebeko zineman eta aste honetan egitekoa zuten bigarrena, hau ere, Doneztebeko zineman. Hainbat eragile ari dira parte har­tzen bilkura hauetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun