Gaztegunean langilea hartzeko laguntza eskatu dio Udalak Gobernuari

Ttipi-Ttapa 2011ko martxoaren 2a

Ederki pasatu zuten neska-mutikoek urtarril hondarrean egindako berenduan. Izaskun Zubialde

Berendu batekin ospatu dute lokalaren irekiera

Joan den urte hondarretik zabalik dagoen Gaztegunerako langilea hartu nahi da eta honen soldata ordaindu ahal izateko dirulagun­tza eskatu dio Udalak Nafa­rroako Gobernuko En­plegu Zerbitzuari. Subentzio hori jasotzeak gauzak erraztu eginen lituzke, baina le­rro hauek idazterakoan oraindik erantzunaren esperoan zeuden udaletxean.

Bestalde, hasiera batean abenduan egitekoa zen Gaztegunearen inaugurazio ofiziala, baina azkenean, urtarril hondarrean gurasoek prestatutako berendu batekin ospatu zuten lokalaren irekiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun