Hurrengo ikasturtean eskola itxi eginen dietela esanez, abisua hartu dute Eratsungo eskolan. Eta horren harira, herriz herri egin den sinadura bilketarekin bat egin dute herritarrek. Zubietan badakigu zer den eskolarik gabe gelditzea, eta orain ez bada borrokatzen zaila izanen da gero berriz zabaltzea. Hortaz, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu.