Nafarroako Gobernuaren dirulagutzarekin Udalak mendian eginen dituen lanak Sasoi enpresari esleitu dizkio. Hiru enpresari bidali zitzaien gonbidapena, Joarbe, Pitti eta Sasoiri eta azken honek egin zuen eskaintzarik onena. Lanak Aurkidiko pista, Saroben eta Arburun egitekoak dira.