Ander Fuentes Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko martxoaren 2a

Aurten ere Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari da Ander Fuentes. Otsailaren 19an Tafallan aritu zen beste bost bertsolarirekin batera, eta Xabier Terreros lesakarraren atzetik –honek 313 puntu eskuratu zituen–, bigarren gelditu zen 307 punturekin.

Laugarren Txapelketa du aurtengoa Fuentesek eta 2009an finalean sartu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun