Duela aste pare batetik, euskal dantzak ikasteko aukera dago herrian. Arantxa eta Tomas tolosarrak prest agertu dira euskal dantzak erakusteko eta badirudi herritarrek erantzun ona eman duela. Eskertzekoa erakusteko borondatea, eta ikasteko gogoa dutenek jakin dezatela, oraindik ere apuntatzeko garaiz dabiltzala. Igande arratsaldetan elkartzen dira Herriko Ostatuko estalpean.