Abian da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta edizio honetan ere herriko ordezkaritza badugu bertsotan. Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazuk ez dute parte hartuko, bai, ordea, Egoitz Gorosterrazuk. Bere bigarren Txapelketa du. Bertsolari Txapelketari hasiera eman zion kanporaketan parte hartu zuen Egoitzek, otsailaren 19an Tafallan. Maila oneko saioa atera zen eta Xabier Terreros lesakarra gelditu zen lehenbiziko, eta Gorosterrazu seigarren.
Hitzetik Hortzera
Zuetako askok ikusiko zenuten bezala, otsailaren 20ko Hitzetik Hortzera saioan, Iturengo inauterietako afaria eman zuten, Amuriza eta Zelaieta bertsolariekin egindakoa. Eta orduko giroa eta bertsorik hoberenak ikusteko parada eduki genuen. Baina ez zen hor akitu kontua. Jon Artano aurkezleak herriko gonbidatu bat eduki baitzuen ondoan, Egoitz Gorosterrazu, hain zuzen ere. Saio polita egin zuten biek elkarrekin.