Ibintza Kultur Taldeak dirua biltzeko egiten duen boletoen zozketak baditu saridunak. Urtarrilaren 5ean egin zen zozketa eta orduantxe atera ziren lehenbiziko eta hirugarren sariak. Baina hutsik gelditu zen bigarrena. Halere inauterien aurretik atera da sariduna: Joakin Aioroari tokatu zaio bi lagunentzako zirkuitua bainuetxe batean. Zorionak eta goxatu.