Erreka Kirol Elkarteak badu etorkizuna eskubaloian. Hala ondoriozta daiteke gaztetxoei erreparatuta. Izan ere, alebinen mailako bi taldeak denboraldi polita egiten ari dira. Mutilak bigarrenak dira sailkapenean, Anaitasunaren atzetik, eta neskak, aldiz, hirugarrenak. Erreka Elkartea aipatu dugula, erran, aurten ere Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoaren barrenean bere proiektua aurkeztua duela (13.756 zenbakia).