Niko Mindegia eskubaloi jokalariak San Antonio taldearekin zuen kontratua bertze bi urterako berritu du, nahiz eta Ciudad Real eta Ademar de Leon bezalako talde indartsuen eskaintza ere mahai gainean izan duen. Beraz, etxetik hurbil jokatuko du hurrengo denboraldietan ere.