Hasi dira Haur Eskolako langileak aukeratzeko probak egiten

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Euskara proba izan da egin duten lehenbiziko azterketa

0-3 urte bitartekoena den Askin Haur Eskolan langileak kontrata­tzeko azterketak egiten hasia da Udala. Otsai­laren 21ean hastekoak ziren euskarazko probak egiten Musika Eskolan, izan ere, euskalduna izatea ezinbertzekoa izanen baita lanpostu guztietarako.

Guztira 87 lagunek eman zuten izena Haur Eskolan lanean hasteko Udalak egin zuen deial­dian. Gehienek egin zuten aitzinera, 79k, eta horietatik 35ri egokitu zaie euskara proba egitea.

 

Onartuak eta baztertuak

Jantokiko laguntzaile posturako aurkeztu ziren 13 lagunetatik 11 izan dira onartuak, eta horietatik lauk euskara azterketa egin behar izan dute.

Sukaldari posturako aurkeztu ziren 18 lagunetatik bat izan ezik, gainerakoek aitzinera segitu ahal izanen dute, 17k, alegia. Horietatik 12k egin behar izan dute euskara proba.

Garbitzaile posturako, berriz, 20 pertsona apuntatu ziren, eta 17 izan dira onartuak. Euskara proba egitea 10 laguni egokitu zaie.

Bi hezitzaile postuak betetzeko, 36 lagunek aurkeztu dute euren burua eta horietatik 34 onartu dira. 9k egin behar izan dute euskara proba.

 

Hurrengo azterketak

Gloria Aguerri zinegotziak azaldu digunez, hurrengo azterketak apirilean eginen dira. Hilabete horretako 11n, 12an eta 13an jantokiko eta garbitzaile laguntzaileak eta sukaldaria aukera­tzeko probak eginen dira. Hezi­tzaileena, berriz, be­ran­­duago eginen da, maia­­tzaren 7an.

 

Haur Eskolan aurrematrikulazioa

Martxoaren 1az ge­roz­tik, zabalik dago Askin Haur Eskolan aurrematrikula egiteko epea. Hilaren 17ra arte izanen da horretarako aukera eta interesatuek 948 451 868 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun