794.540 euroko aurrekontua onartu du Udalak 2011rako

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 1a

Azpiegitura eta ondasun publikoetan joanen da diru gehiena

Lerro hauek idazterakoan, oraindik behin betikoa onartu gabea bazen ere, Udalak hasierako onespena eman dio 2011ko aurrekontuari: 794.540 eurokoa izanen da. Joan den hilabete erdialdera egindako bikuran onartu zuen.

Hasierako onespen horren arabera, aurrekontu horren zatirik nagusiena, 200.000 euro, erabilera publikoa duten azpiegitura eta ondasunetara bideratuko da. Ur hornidura sarean zaharberritze lanak egiteko 40.000 euro au­rrei­kusi dira eta mendiko pistetan konponketak egiteko 25.000 euro.

Karrika eta herri lu­rretan lanak egiteko 15.000 euro gastatuko dira; Malerrekako Mankomunitatera 28.000 euro bideratuko dira; igerilekuko mantenimendu lanetara 12.000 euro eta memoria baloratu eta informeetarako 25.000 euro. Horiez gain, udal langileen diru-sari eta bertzelako gastuak dira kosturik na­bar­men­tzekoenak.

Bertze partida ba­tzuk aipatzen hasita, hauek egin daitezke: auzolanerako eta argiteria publikoa ordaintzeko 10.000na euro erabiliko dira eta labaderoa berreskuratzeko ere bertze horrenbertze, 10.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun