64 lagun elkartu ziren otsailaren 13an Ariztigain kanpinean egindako jubilatuen bazkarian. Giro ederrean bazkaldu ondotik, mus txapelketa egin zuten eta lehenbiziko lau bikoteek Hondarribian jokatuko den mus txapelketarako txartela eskuratu zuten. Oryo eta Jaime, Genaro eta Koldo, Patxiku eta Fulgencio eta Juana Mari eta Ana Mari ariko dira Hondarribian.