Bortzirietako eskuz banakako txapelketa

Irune eta Itsaso 2011ko martxoaren 1a

Izaro Iribarren

Otsailaren 12an kimuak B mailan Bortzirietako eskuz banakako txapelketaren finala jokatu zen Lesakan. Erran beharra dago aurtengoan etxalartarrak fin aritu direla; izan ere, bi Etxalartarrek jokatu zuten finala: Andoni Iribarrenek eta Eneko Sanzberrok. Partida parekatuaren ondotik, Andoni Iribarren izan zen txapelduna 18-12ko emaitzarekin. Final aurrekoa Beran jokatu zen eta bertan hirugarren herritar bat ere aritu zen; Aritz Irazoki. Bortzirietako txapelketa honetan zazpi partida jokatu ondotik irabazi du txapela Andonik. Bere hirugarrena izan da oraingoa. Aitzinetik binakako Bortzirietako txapela jantzia zuen eta baita Belateko binakako txapelketakoa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun