Beheko Landatan iturri berria

Irune eta Itsaso 2011ko martxoaren 1a

Itsaso Elizagoien

Beheko Landatako bide bazterrean harrizko iturri berria jarri du Udalak. Lehen zegoena aspalditik hautsita zegoen eta orain, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki programaren bidez lortutako diruarekin, Udalak berritu egin du iturria. Honez gain, harrizko jarlekuak ere badaude inguruan eta parkea handia ez bada ere, polita eta lasaia gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun