Doneztebeko haurrek bere zuhaitza daukate Ameztia mendian

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 1a

Gurasoak eta haurrak Aranzoko elkartera bildu ziren, zuhaitzak landatu ondotik. Utzitako argazkia

Iaz jaiotakoen gurasoek landatu dituzte otsailaren 27an

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, joan den urtean jaio diren Doneztebeko haurrek bere izena duen zuhaitza izanen dute Ameztia mendian, Bordatxuri inguruan. Doneztebeko Herriko Etxearen ekimenez, beraien gurasoek landatzen dituzte zuhaitzak eta aurten ere ez dute hutsik egin. Otsailaren 27an, igandean egin zen ekitaldia.

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, joan den urtean jaio diren Doneztebeko haurrek bere izena duen zuhaitza izanen dute Ameztia mendian, Bordatxuri inguruan. Doneztebeko Herriko Etxearen ekimenez, beraien gurasoek landatzen dituzte zuhaitzak eta aurten ere ez dute hutsik egin. Otsailaren 27an, igandean egin zen ekitaldia, eta normalean Bordatxuri inguruan argazkia ateratzen badute ere, eguraldi kaxkarra zela eta, Aranzoko elkartean egin dute aurtengoan.

 

19 haur jaio ziren 2010ean

Donezteben 19 haur jaio ziren 2010ean eta beraien izena duten zuhaitzak hazten ikusteko aukera izanen dute Ameztian.

Mikel Villamea Saralegi, urtarrilaren 3an.

Jose Angel Ortez Mendoza, otsailaren 25ean.

Alexia Nicola Avran, martxoaren 24an.

Ander Retegi Azpiroz, apirilaren 21ean.

Olaia Ezkurra de Oliveira, ekainaren 9an.

Asier Uharte Sanz, ekainaren 22an.

Mara Gonzalez Villate, uztailaren 19an.

Beñat Iribarren Maia, abuztuaren 10ean.

Ibai Elizondo Uterga, abuztuaren 27an.

Urtzi Mendiburu Erasun, irailaren 5ean.

June Juanena Larraza, urriaren 25ean.

Mikel Arretxea Tumas, urriaren 27an.

Nahia Elizondo Hoyo, urriaren 31n.

Izadi Erasun Ortuoste, azaroaren 6an.

Nahia Iriarte Mikelarena, azaroaren 16an.

Mikel Urreaga Elizondo, abenduaren 9an.

Enaitz Goñi Iguzkiagirre, abenduaren 24an.

Malen Eraso Mitxelena, abenduaren 25ean.

Xabier Oiartzabal Agirre, abenduaren 26an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun