Urtero bezala, Doneztebeko Erreka elkarteak Xabierrera joateko autobusa antolatu du, martxoaren 12rako. Horretarako Titi ostatura joan edo 948 450 271 telefonora deitu behar da. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da Errekako bazkide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat.
Irteera goizeko 05:00etan izanen da, eta autobusa Iruñeraino joanen da. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu erromesak eta Doneztebera itzuliko dira.