Nafarroako Herri Kirol Federazioak urteko batzarra eginen du otsailaren 26an

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 25a

Larunbatean 17:00etan hasiko da Sunbillako batzarrean

Otsailaren 26an, larunbat arratsaldeko 17:00etan Nafarroako Herri Kirol Federazioaren ohiko batzarra eginen da Sunbillako lokalean. Batzarkide guziei deialdia luzatu zaie. Iazko akta irakurri eta onartu ondotik, iazko kirol balantzea, Nafarroako txapelketen emaitzak eta balantze ekonomikoa aztertuko da. Gero, 2011ko plangintzaren aurkezpena eta aurrekontuaren onarpena eztabaidatuko dira, Euskadiko Federazioaren informazioarekin eta bertzelako gaiekin bilera akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun